|
Biomagnetismo terapia naturalari esker eta saio gutxitan zure osasuna berreskuratu eta mantenduko duzu.
Imanen erabilpena osasunaren mesederako oso aspaldikoa da, Biomagnetismoak osasunerako sistema berria eskeintzen du zure organismoaren PH maila orekatzeko… OSASUNA Mota guzitariko gaixotasunak aurreikusi eta tratatzen ditu: autoinmuneak, kardiobaskularrak, dermatologikoak, ginekologikoak, giltzurrunetakoak, hepatikoak. Amaia Martinez Usandizaga da Senai Zentroko Terapeuta Biomagnetista, hemen duzu Amaiari buruzko informazio gehiago, ETBn eginiko elkarrizketan azaltzen du nola hasi zuen bere ibilbidea Biomagnetismoan. https://www.eitb.eus/es/get/multimedia/screenview/id/8051558/tipo/videos/telebista/ |
MOTA GUZITARIKO GAIXOTASUNAK AURREIKUSI ETA TRATATZEN DITU...
- Autoinmuneak: lupus, artritis reumatoide, dermatozitoak, …
- Kardiobaskularrak: hipertentsioa, hipotentsioa, artereoesclerosisa, kardiomegalia, …
- Dermatologikoak: psoriasia, dermatitisa,….
- Nerbio-sistema: migrainak, bertigoak, nekea, antsietatea, insomnioa, …
- Guruin disfuntzioak: tiroideoa, paratiroideoa, obarikoa, testikularra, suprarrenalak, …
- Gastrointestinalak: infekzioak, kolitisa, beherakoa, hemorroideak, idorreria,..
- Genitourinarioak: infekzioak, prostata, uretra, …
- Ginekologikoak: dismenorrea, amenorrea, kisteak,...
- Hepatikoak: Zirrosia, amebiasis hepatikoa, hepatitis A, B edo C, ...
- Odolekoak: anemia,...
- Osteomioartikularrak: osteoporosi, hezur eta gihar minak, fibromialgia, …
- Arnasketakoak: gripe, influenza, infekzioak, asma, bronkitis, laringitis,errinitis,…
- Giltzurrunetakoak: infekzioak, litiasi, …
- Bereziak: Trauma emozionalak, ezkortasuna, bildurrak, oldarkotasuna, fobiak, izu krisiak, nekea, …
zer da biomagnetismoa?
Isaac Goiz Durán mediku mexikarrak aurkitu eta bultzatutako teknika da .Imanak gorputzeko puntu zehatzetan binaka ezarriaz gorputzeko PH maila orekatzen du, eta parasito, onddo, birus eta bakteria patogenoak deuseztatzen ditu. Modu naturalean gorputzaren oreka berreskuratzen laguntzen du. Terapeutak azterketa Kinesologiko baten bitartez, desorekan dauden pare biomagnetikoak identifikatuko ditu. Desorekan dauden puntu hauetan imanak ezarriaz mikroorganismoen arteko atzeraelikadura energetikoa eteten da eta aldi berean PHaren desoreka zuzentzen da. Honekin mikroorganismoen bizi eremua desorekatzen da , oinarri energetikoa galtzen dute eta hiltzen dira. Kasu gehienetan pazientea modu naturalean hobetuko da, gorputza prozesuaz arduratzen baita
albo-ondoriorik ba al dauka?
Hamarretik batek, PBaren azterketa baten ondotik , osatze-krisiak jasan ditzake tratamendua egin eta 24 edo 48 ordutara; gehienetan desintoxikazioaren síntoma arinak izaten dira nun gernu-kantitatearen isurtzea haunditzen da, gorputz-tenperaturak goraka egiten du,izerdi gehiago botatzen da, nekea. Sintoma hauek edo beste batzu izaten direnean zure terapeutarekin harremanetan jartzea komeni da, sintomatología gutxitzearren bigarren azterketa bat beharrezkoa litzatekelako. PBaren teknikak ez du albo-ondoriorik, integratzailea da, ez baitu ez aurretik ezta etorkizunean izan daitezkeen tratamenduak oztopatzen. Primeran egokitzen da medikuntza konbentzionalera zein homeopatiara, fisioterapiara, ekialdeko medikuntzara, akupuntura eta abar. Kontraindikazio bakarrak kimioterapia, radioterapia, taupada-markagailuak eta bateria duten gorputz barruko gailuak dira. Haurdunaldiko lehendabiziko hiruhilabetekoan ere ez da komeni terapia egitea. Aldiz terapeutaren jarduera legala babestearren ezartzen dira kontraindikazio hauek ez baita ikusi ez dokumentatu kalterik inungo kasu hauetan.
zeintzu gaixotasunetan da erabilgarria?
Ia gaixotasun gehienetan erabili daiteke, bai genetikoak zein ingurune-gaixotasunetan,nagusiki gaixotasun kutsakor eta infeksiozkoetan, endekapenezko gaixotasun kronikoetan, metabolikoak, disfuntzionalak, autoinmuneak, psikoemozionalak, intoxikaziozkoetan da erabilgarria; PBaren teknikak sintomatología klinikoa gutxitzen laguntzen du eta gorputzaren funtzio desberdinak birsortuz pertsonen osasuna suspertzen du. Pazienteengan hobekuntza klinikoa ematen da kasu gehienetan; Ohizko tratamendu kutsakorrek sorturiko albo-ondorioak , anafilaxia edo gaindosiengatik emandako pozoitze farmakologikoak, mikrobioen aurkako erresistentzia ekiditzen ditu. Infekziorako arriskuak, odoljarioak edo konplikazio kirurgikoak eta ospitalizazio, eriondo eta errehabilitazio epeak gutxitzen ditu
zenbat saio dira beharrezkoak?
Gaixotasun berdin baten aurrean pertsonek desberdin erantzuten dugu. Eragile ezberdinengatik ematen da gaixotasun berdin baten aurrean erantzun ezberdina: adina, elikadura, aurretikako karga toxikoa, gaixotasunaren zenbateko garapena, aurretik jasotako gaixotasunaren kontrako sendagaiak, gorputzean ezarritako kalteak, eta abar. Gomendioa, 8 egunetako aldearekin bi azterketa egitea da. Endekapen-kronikodun, autoinmunedun, tumoredun edo oso larri dauden gaixo batzuk azterketa gehiago beharko lituzkete, bost-pa-sei saio egin ondoren hobekuntzak ikusiko lituzkete eta.
azterketa egin eta gero sendatuta nago?
Gaixotasunak ez dira sendatzen, azterketa egin ondoren eta osasun baldintza egokiak ematen badira (kirola egiten badu, elikadura egokia, gaixotasun ez oso garatua, estres maila baxua, aurretikako iatrogenia eza, eta abar) gaixoa sintomatikoki sendatuko da. Gaixo baten sendatzea ez da bakarrik imanen ezarpenarengatik emango, zainketa egokien ondorioa izango da, osasuna , ongizate fisiko, mental eta emozionalaren ondorio baita.
nere medikuak ezarritako tratamendua eten edo gutxitu nezake?
Medikua ez bada ez, ez baita legalki ez etikoki ezta profesionalki posible mediku batek ezarritako tratamendua aldatzea.
pare biomagnetikoari esker nire osasuna errekuperatu eta gero, noiz da gomendagarria beste saio bat jasotzea ?
Osasuntsu egonda ere, hilero edo hiru hilabetetik behin. Mina sentitzen denean lehen bait lehen joatea gomendatzen da. Prebentzioa baita sendagairik hoberena.
nolakoa da biomagnetismo saioa bat?
Biomagnetismoko saio batek gutxienez ordu bete edo ordu eta erdiko iraupena izan dezake. Gaixoa jantzita eta zapatak jantzita egongo da esku-ohe batean erosotasunez etzanda. PHaren oreka lortzeko terapeutak imanak ezarriko dizkio PH desoreka dagoen gorputzeko ataletan. Gaixoak zapata itxiak behar ditu izan (txankleta eta sandaliarik ez), arropa erosoekin jantzita egon behar du, bere telefonoak itzalita behar du eta isilpean egongo da tratamendua jasotzen duen bitartean. Minik gabeko tratamendua da eta normalki logurea sentituko du eta erlaxazio egoeran murgilduko da. Azterketa Kinesologikoaren bitartez terapeutak tratamendurako beharrezkoa duen informazioa lortuko du.
zer da PH?
PH mailak disoluzio batean dagoen hidrogeno ioi kopurua adierazten du. "Hidrogeno potentziala" esan nahi du. PHaren balioak 0tik hasi eta 14raino iristen dira uretako disoluzioetan. PH-a 7 baino txikiagoa dutenak, disoluzio azidoak dira, eta PHa 7 baino handiagoa dutenak aldiz, basikoak. PHa 7,3 bada, disoluzioa neutroa dela esan nahi du. Hortaz 0tik 6,7ra dagoenean azidoa dago eta birus eta onddoen bizi baldintza egokiak sotzen ditu, aldiz 7,3tik 14rteko mailan dagoenean egoera alkalinoan dago, baldintza ezin hobeak bakteria eta parasitoentzako
BIOMAGNETISMOa erabiltzen duten gaixo eta medikuen datu estatistikorik ba dago?
Gaur egun 12.000 terapeuta daude mundu mailan eta hauek 12.000.000 gaixo tratatu dituzte emaitza harrigarriekin.
TERAPIArekin probarik egi da?
2009ko Maiatzean, Marbella-ko Raymond Hilu medikuaren Klinikan Biomagnetismoaren terapia probatu egin zuten. 200 gaixo inguru aztertu zituzten. Imanekin tratamendua egin aurretik eta ondoren 200 gaixoeri hartutako odol laginetan aldaketak baieztatu ziren. Emaitza haueri esker, Patologia zerrenda luze batean Pare Biomagnetiko terapiaren erabilpena bermatzea lortu zen.
Informazio honekin zerikusia duen artikulua ikus: Discovery Salud, Número 118 / Julio – Agosto / 2009. “La terapia del par biomagnético, sometida a prueba con más de 200 enfermos”.
Informazio honekin zerikusia duen artikulua ikus: Discovery Salud, Número 118 / Julio – Agosto / 2009. “La terapia del par biomagnético, sometida a prueba con más de 200 enfermos”.
BIOMAGNETISMO tratamendurik jaso nezake protesi metalikoa badut?
Normalki protesiak altzairu kirurgikoz edo Titanioz eginak daude eta hauek ez dira magnetismo eroaleak. Hortaz arazorik ez dago Biomagnetismoko tratamendua jasotzeko protesi metalikodun pertsonentzako.
haur batek jaso dezake tratamendu biomagnetikoa?
Edozein adin edukita ere Biomagnetismo tratamendua jaso daiteke, jaio berri diren haurretatik hasita eta adin haundia duten gaixoetaraino. Izan ere haurrek oso ondo eta azkar erantzuten dute tratamendura.
zeintzu onura ditu biomagnetismoak?
- Medikuntza prebentibo eta sendagarria da, gorputzean arazoa sortzen duen arrazoia antzematea lortzen baita.
- Tratamendua guztiz naturala da, minik gabekoa, eta oso eraginkorra haur zein nagusiengan.
- Bateragarria da edozein tratamendurekin.
- Zure energía maila handitzen du eta edozein ondoezaren sendatzea bizkortzen du.
- Mina gutxitzen du eta antiinflamatorio efektua du.
- Odol-zirkulaziorengan eta sistema linfatikoaren arazoengan eragin baikorra du eta gorputza garbitzen duenez berez sendatzeko dugun ahalmena suspertzen du.
- Zelula ehunen berritzea ematen da eta zaharkitze prozesua deusestatzen du.
- Buru aktibitatea suspertzen du eta prozesu neuronalengan ondorio baikorrak ditu.
- Eta askoz gehiago…