Masai mota ezberdinak eskeintzen dizkizugu...zure beharretara hoberen egokitzen dena aukeratu dezakezu...nahi izanez gero terapia edo masai ezberdinak batu ditzakezu saio bakarrean. Zer behar duzun argi ez baduzu, lasai gure terapeutek lagunduko dizute eta.
ShiatsuAkupunturan jostorratzarekin lan egiten duten bezala Shiatsuan behatzen presioarekin. (Shia: behatza, tsu: presioa). Masajeak puntu edo kanal batean konkretuki edo gorputz osoan ematen dira. Ez da masajerik ematen, ez eta frikziorik edota irristaketarik ere eragiten. Ia esklusiboki, presioak eta luzapenak egiten dira arroparen gainean, koltxonetan etzanda . Terapeutak bere eskuetako ahurrak eta atzamarrak, hatz lodiak, hatz-koskorrak, ukondoak, belaunak eta baita oinak ere erabiltzen ditu energia-bide edo meridianoetatik zehar dauden ehunka akupuntura-puntuetan edo hodietan lan egiteko. Teknika, beraz, ukipen bidezko komunikazio moduan deskriba daiteke.
Terapiak pertsona osoa hartzen du kontuan. Norbanakoaren maila psikologikoa, emozionala eta espirituala lantzen ditu, eta pertsona bakoitza norbanako moduan lantzeko aukera ematen du eta ez bakarrik gaixotasuna edota sintomak. Onurak:
60 minutuko iraupena duen Tratamendua. |
Oinetako ErreflexologiaOin reflexologia oinean dauden reflexu puntuak aurkitzean datza. Reflexu hauek alterazio funtzional edo organiko bat dagoenean gertatzen dira eta hortik aurrera presio ezberdin eta masaiarekin puntu hauek orekatzea lortzen dugu.
Onurak:
30 minutuko iraupena duen tratamendua |
Erlaxatzeko MasaiaLasaitasuna eta ongizatea lortzeko masai ezberdinak eskaintzen dizkizugu. Mugimendu goxo eta limurtzailez ,blokeatuta dauden artikulazioak aurkitu eta askatzen ditugu.
Hartu arnasa sakon eta erlaxa zaitez. Onurak:
45 minutuko iraupena duen Tratamendua |
KiromasajeaKiromasajea masajistaren eskuez baliatzen da pazientearen gaitzak tratatzeko. Masaje sakona da, hainbat arazo arintzen eta hobetzen lagunduko diguna: bizkarreko mina, giharretako eta tendoietako lesioak, gerrialdekoak, ziatika…Kiromasajistak pazienteen atal bigunak mugiarazten ditu, atal horiei kontrakturak kentzeko, haiek erlaxatzeko edo estimulatzeko. Masajearen helburuaren arabera egiten ditu manipulazioak espezialistak.
|