|
ZER ESKAIN DIEZADAKE AYURVEDA TERAPEUTA BATEK?
ZER DAKAR GUZTI HORREK BERAREKIN?
|
Ayurvedak era ezberdinetan lagun gaitzake:
Ayurvedaren iritziz, osasuna adimena, anima eta zentzumenak elkarri era orekatuan eragiten dioten egoera bat da, zeinean ongizate, gure berezko izatearekin lotura eta baita zoriontasuna ere sentitzen ditugun.
Horretarako, norberaren osaketa ayurvedikoarekin bat datozen biziera zein elikadura eta, halaber, egungo egoera, urtaroak eta eguneko aldia funtsezkoak dira, hala nola hainbat faktore zeinetan oreka holistikoa mantentzea oinarrizkoa gertatzen den: gorputza, adimena eta izpirituaren arteko oreka; gizabanakoak bere buruarekin, Naturarekin, urtaroekin, ingurunearekin, Lurreko beste izakiekin oreka; norberaren gorputzean Bost Elementuen arteko oreka; organikoki eta kontzientzia mailan oreka; izpirituaren oreka.
Beraz, Ayurveda Bizitza Zientzia izateaz gain, Zoriontasunerako Orekaren Artea dela baiezta genezake.
Gizakiok zoriontsu izan gaitezke eta, hori lortu ahal izateko, zer hobeto gure buruari entzun eta benetan behar duena ematea baino?
- Gure berezko izatasunarekin bat egiten.
- Gure gaitasunak garatzen.
- Kalte egiten diguten jokabideak zuzentzen.
- Zoritxarra datorkigunean oreka mantentzen.
Ayurvedaren iritziz, osasuna adimena, anima eta zentzumenak elkarri era orekatuan eragiten dioten egoera bat da, zeinean ongizate, gure berezko izatearekin lotura eta baita zoriontasuna ere sentitzen ditugun.
Horretarako, norberaren osaketa ayurvedikoarekin bat datozen biziera zein elikadura eta, halaber, egungo egoera, urtaroak eta eguneko aldia funtsezkoak dira, hala nola hainbat faktore zeinetan oreka holistikoa mantentzea oinarrizkoa gertatzen den: gorputza, adimena eta izpirituaren arteko oreka; gizabanakoak bere buruarekin, Naturarekin, urtaroekin, ingurunearekin, Lurreko beste izakiekin oreka; norberaren gorputzean Bost Elementuen arteko oreka; organikoki eta kontzientzia mailan oreka; izpirituaren oreka.
Beraz, Ayurveda Bizitza Zientzia izateaz gain, Zoriontasunerako Orekaren Artea dela baiezta genezake.
Gizakiok zoriontsu izan gaitezke eta, hori lortu ahal izateko, zer hobeto gure buruari entzun eta benetan behar duena ematea baino?
zer da AYURVEDA?
Duela 5.000 urte baino gehiago Indian sortu zen osasun zientzia bat da eta Munduko Osasun Erakundeak medikuntza tradizional gisa onartzen du. Ayurveda hitzak Bizitzaren Zientzia edo Ezagupena esan nahi du eta, beraz, bizitza Osasuntsu eta Zoriontsu bat lortzeko bide bikain bat da, guztiok jasan ditzakegun ondoezak saihestu edota sendatzeko eraginkorra baita. Funtsean, Ayurveda biziera bat da.
Sistema honek osasun ona eta prebentzioa nabarmentzen ditu batik bat, eta baita gaixotasuna bizitza estilo egoki baten bitartez tratatzea, zeinean elikadura, meditazioa, yoga, masajea eta belar sendagaiak oinarrizkoak diren. Jatorrizko oreka berreskuratu ahal izateko, organismoaren desintoxikazioa Ayurvedaren oinarrietako bat dela gaineratu beharra dago.
Ayurvedaren abiapuntua berez gaixotasuna ez dela esan beharra dago, pertsona bere osotasunean eta berau jasaten ari den desorekaren jatorria baizik, Ayurvedan gaixotasuna norberak berezkoa duen orekaren galera baita. Honela, zientzia hau sendatzeko daukagun gaitasuna bultzatzen lagun gaitzaken tradizio holistiko eta biziera bat da funtsean.

ALBO ONDORIORIK SOR DEZAKE?
Yoga eta meditazioa bezalako jardute ayurvedikoak gure osasunaren euskarri seguru bat izan daitezke. Ayurveda, halaber, ohiko medikuntza-tratamenduekin konbina daiteke. Bestalde, belar sendagai ayurvedikoek, ohiko sendagaiek legez, albo ondorioak zein erreakzio alergikoak sor erazi ditzakete, hala nola pertsona hartzen ari den beste sendagai edota belarrekin elkar eragitea.
Honela, jasotzen ari diren terapia eta sendagaien arteko elkar eragiteak ekidin ahal izateko, erabiltzaileek jarraitzen ari diren tratamenduen eta hauen efektuei buruz bai bere ohiko medikuarekin, bai bere Ayurveda terapeutarekin komunikazio egoki eta iraunkor bat mantentzea funtsezkoa da.
Espezialistak agindu eta gainbegiratutako belar sendagaiak soilik har daitezke.

ZENBATEKO IRAUPENA DU TRATAMENDUAK?
Ayurvedaren onurak epe luzerako dira, errotik hasi eta azalera sendatzen baitu. Piskanaka gaixotzen garen bezalaxe, medikuntza honek ere piskanaka sendatzen du. Egun batetik bestera gaixotzen garenaren okerreko ustea daukagu eta, egia esan, gaixotasun batek hainbat urte ematen ditu garatzen. Beraz, sendatzeak denbora behar duela pentsatzea zentzuzkoa litzateke.
Ayurvedak norbanakoa bere sendaketa prozesuan aktiboa izatea eskatzen du, gure burua sendatzeko gaitasuna berezkoa baitugu. Veda izeneko testu ayurvediko tradizionalek dioten bezala, “Zure elikadura eta bizitza estiloa egokiak badira, zertarako behar duzu sendagaia?”.

NOLAKOA DA AYURVEDA SAIO BAT ?
Orokorrean, saioak honela daude antolatuak:
1. kontsulta (90’ inguru):
1. kontsulta (90’ inguru):
- Elikadura, bizitza estiloa eta pertsonaren egungo egoeraren azterketa orokorra.
- Toxina-testa.
- Pertsonaren egungo egoera eta urtaroaren araberako jarraibide errazak, kontsultan gailentzen diren pertsonaren joera ayurvedikoaren alderdi orokorrak kontuan hartuz.
- Aurreko kontsultan proposatutako jarraibideen berrikusketa.
- Osaketa ayurvedikoaren azterketa eta zehaztapena.
- Pertsonaren egungo egoera, bere osaketa ayurvedikoa eta urtaroaren araberako jarraibide errazak.
- 3-4 egunen buruan dieta egokituaren bidalketa.
- Aurreko kontsultan proposatutako jarraibideen berrikusketa.
- Jarraitutako dietaren emaitzen azterketa.
- Beharrezko egokitzeak eta, aproposa balitz, jarraibide berriak.
- Aurreko kontsultako jarraibideen berrikusketa.
- Egokitzeak eta sendaketa prozesuan onuragarritzat jotzen diren proposamenak.
ZEIN EGOERATAN KOMENI ZAIT SAIO BAT?
Nahiz bizitza estilo osasungarri bat hasteko asmoa badaukat, nahiz ondoeza ekidin nahi badut, edota nire sendaketa prozesua hasteko beharrean banago, Ayurvedak horretarako beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditu. Lehenik eta behin, Ayurveda Bizitza Filosofia bat da.
nere medikuak ezarritako tratamendua eten edo gutxitu nezake?
Medikua ez bada ez, ez baita legalki ez etikoki ezta profesionalki posible mediku batek ezarritako tratamendua aldatzea.
ZEINTZU DIRA AYURVEDAREN ONURAK?
Besteak beste:
- Organismoaren desintoxikazioa.
- Osasuntsuki jaten ikastea.
- Estresa eta antsietatearen gutxiagotzea.
- Ongizatearen areagotzea.
- Gaixotasunaren sintomen prebentzio eta murrizketa.
- Gorputzeko pisua galtzea eta mantentzea.
- Azal osasuntsuago eta argitsuagoa.
- Hanturen zein bere ondorioen txikiagotzea.
- Loezinaren arintzeari laguntza.
- Liseriketaren hobetzea.
- Erlaxazioa.
- Gaztetzea.
- Energiaren handitzea.
- Konzentrazioaren hobetzea.
- Oreka osoa.